Mugikortasun mahaiak lau erronka identifikatu ditu 200 proposamenen baino gehiagoren artean
Atzo egin zuten itxialdiaren osteko lehen bilera. Fase kontsultatiboan jasotako erantzunak landu zituzten etorkizunean landu beharreko ardatzak ezagutzeko
Mugikortasun Mahaiak lau erronka nabarmendu ditu: oinezko mugikortasuna eta merkataritza, mugikortasuna bizikletan, laneko mugikortasuna eta garraio publikoa eta mugikortasun motorduna eta aparkalekuak. Udalak iritziak eta ekarpenak jasotzeko mugilasai@beasain.eus helbide elektronikoaren bidez 200 erantzun baino gehiago jaso ditu eta herriko hainbat eragilerekin hamabost bilkura egin ditu. Atzokoan, jasotako erantzun horiek landu zituzten herritarren ustez beharrik handiena duten erreformak zeintzuk diren bakantzeko.
Mugikortasun Mahaiaren funtsa etrokizuneko Beasaingo musikortasun jasangarria zehaztea da. Herritarren parte hartzea bermatzeko fase kontsultatiboa ezarri zuen udalak. Itxialdiaren ostean egindako lehen bilera izan zen atzokoa eta irailean hirugarren eta azken bilera egingo dute. Mahaiak aurrera jarraituko du ordea, emaitzak errealitate bihurtu arte.