Beasaingo Udalak hiru etxebizitzak gizarte beharrei erantzuteko erabiliko ditu
Bista Alai auzoko bi etxebizitza tutoretzapean dauden gazteen emantzipazioa ahalbideratzeko eta Oriako pasealeku etxebizitza etxegabeei aterpea emateko erabiliko dira
Beasaingo Udalak jabetzan dituen hiru etxebizitzak gizarte beharrak asetzeko erabiliko dira. Bista Alai auzoko bi etxebizitza tutoretzapean dauden gazteen emantzipazioa bermatzera bideratuko dira eta Oria pasealekukoa etxerik gabeko pertsonei aterpea ematera. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hala adostu du, eta Gizarte Politikako Departamentuak garatzen dituen berariazko programen baitan erabiliak izango dira eta une oro profesionalen laguntza eta gainbegiratzea izango dute hartzaileek.
Gazteei bideratutako etxebizitzak GazteOn Sarelan programaren baitan daude. Foru Aldundiaren zaintzapean dauden gazteek babesa galtzen dute hemezortzi urte betetzarekoan, baina programa honi esker adituen babesa gertu dute nahiz eta emantzipatuta bizi. 23 urte betetzen dituzten arte bizi ahalko dute bertan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuaren Habitat programa baliatuta hirugarren etxebizitza etxerik ez dutenei bideratuko zaie.