Iritsi dira Santiagora Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta
Bihar bisita izango du Albizuk A lamako kartzelan. 677 kilometro egin dituzte bizikletan, bost etapatan banatuta, Sareren Izan Bidea ekimenaren barnean.
Uztailaren 20an, astelehenean, Seguratik Beloradora abiatu ziren Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta segurarrak bizikletan. Beloradotik Sahagunera, Sahagunetik Ponferradara, hortik Portomarinera eta azkenik Santiagora. Gaur iritsi dira. 677 kilometro egin dituzte Sareren Izan Bidea egitasmoarekin bat eginda, eta Albizuk bihar bisita izango du A lamako kartzelan.
Sareren helburua 3.127.326 kilometro betetzea da, euskal herritar bakoitzeko bat, eta dinamikaren bidez euskal preso eta iheslarien egoera eta urrunketa politikak salatu nahi ditu.