Loinatz Musika Eskolak aurrez aurreko klaseak berreskuratuko ditu irailean
Kontingentzia planak ezarritako segurtasun neurriak betetzeko protokoloa sortu dute. Irailean hasiko da 2020/2021 ikasturtea
Loinatz Musika Eskolak aurrez aurreko klaseekin hasiko du 2020/2021 ikasturtea, irailean. Horretarako sei puntuko arautegia prestatu dute, kontingentzia planak zehazten dituen betebehar guztiak bermatzeko.
Gurasoek ezingo dute eraikinera sartu. Hitzordua aurretik eskatu beharko dute sartu ahal izateko. Ikasleak, berriz, adinaren arabera banatutako taldeetan sartuko dira, irakasleez lagunduta. Maskara jantzita sartu beharko dira eta aurretik eskuak gel hidroalkolikoarekin garbitu beharko dituzte. Korridoreetatik eta eskaileretatik ibiltzeko beti eskuineko aldetik mugitu beharko da. Klasetik klasera hamar minutuko tartea egongo da gela desinfektatzeko.