Azken hiru egunetan positibo kasu bakarra atzeman dute Goierrin
Lazkaon agertu zen, ostiralean, baina Osasun Sailak ez du gaur arte jakinarazi. Ordizian sei egun daramatzate kasu berririk agertu gabe.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur jakinarazi ditu ostiraletik igandera bitartean egindako PCR proben emaitzak. Txostenaren arabera, hiru egunetan kasu bakarra atzeman dute Goierrin; Lazkaon agertu zen, ostiralean, baina ez dute gaur arte ezagutarazi.
Ostiralean 4.206 PCR proba egin zituzten, larunbatean 4.323 eta igandean 2.534. Proba horietan, 123 positibo atzeman zituzten ostiralean (Gipuzkoan 40), 165 larunbatean (Gipuzkoan 46) eta atzo 85 (Gipuzkoan 24).
Aipatzekoa da Ordiziako kasua, foko garrantzitsua izatetik, egoera kontrolatzera pasa baitira, eta azken sei egunetan ez da positibo kasu berririk agertu.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik, Goierrin 418 dira guztira, orain arte atzemandako kasuak.