Fusilatuen oroigarrira tantaka joan da jendea
COVID-19a dela eta, ekitaldi ofizialik egin ez bazuten ere, herritarrek loreak utzi dituzte, 36ko Gerran fusilatutakoak oroitzeko eskulturan.
1936ko gerran fusilatutakoak eta eraildakoak oroitzeko ekitaldi jendetsurik ez zen izan atzokoan, baina herritarrak hurbildu ziren oroigarrira, banan-banan beti ere. Ikurrina eta loreak utzi zituzten gerturatutakoek. Atzoko egunez duela 84 egun sartu ziren Beasainen militar frankistak. Guda gogorra izan zen herriko kaleetan, eta 35 zibil fusilatu zituzten egun bakarrean. Ondorengo urteetan beste hamasei herritar erail zituzten.