Gipuzkoan 35 kasu berri atzeman dituzte, Goierrin bat ere ez
Osasun Sailaren txostenaren arabera, azken hiru egunetan ez da kasu berririk agertu Goierrin. Gipuzkoan, ordea, 35 lagunek eman dute positibo PCR probetan.
Koronabirusaren datuek atsedena eman dute, Goierriri dagokionean behintzat. Azken hiru egunetan ez da kasu berririk agertu eskualdean; azkenekoa Lazkaon atzeman zuten, joan den ostiralean. Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, 86 kasu berri atzeman dituzte EAEn, eta horietatik 35 dira Gipuzkoari dagozkionak. Une honetan, Eibarren, Donostian eta Zarautzen daude foko nagusiak. Goierrin ez da positibo berririk agertu.
COVID-19aren krisia hasi zenetik, Goierrin guztira 418 kasu atzeman dituzte.