Iparragirre 2020 egitasmoko bi ekitaldi egingo dira abuztuan
Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua egingo dute abuztuaren 8an, eta 12an, Gorka Hermosak konposizio berria aurkeztuko du, lore eskaintzaren ondoren.
Koronabirusak ez du Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurreneko ospakizun guztiak atzeratzea lortu. Abuztuan bi ekitaldi egingo dira. 8an Donostiako Musika Hamabostaldiak Urretxu bisitatuko du eta 12an Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko dute.
Abuztuaren 8eko kontzertuari dagokionez, German Ormazabal piano-jotzaileak, Maite Arruabarrena mezzosopranoak eta Andoni Egaña bertsolariak Gu, gu, gu, gu… eta beste zenbait doinu ikuskizuna egingo dute. Emanaldia 20:00etan izango da, San Martin de Tours parrokian Sarrera doan izango da, baina koronabirusari aurre egiteko neurriak direla eta, gonbidapena eskatu behar da kultur etxean, abuztuaren 6a baino lehen.
Abuztuaren 12ko ekitaldiari dagokionez, hasteko, 12:00etan lore eskaintza egingo dute. Loreak Iparragirreren estatuaren ondoan jarriko dituzte. Ondoren, Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak Urretxutik mundura konposizioa emango dio alkateari. Bukatzeko, konposizioaren zati bat joko du.