Laugarren egunez, ez da kasu berririk agertu Goierrin
Osasun Sailaren txostenak ez du positibo berririk jaso eskualdean. Azken kasua pasa den ostiralean agertu zen, Lazkaon.
Laugarren egunez jarraian, Goierrin ez da positibo kasu berririk agertu PCR probetan. Hori dio Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenak; eskualdeko azken kasua joan den ostiralean argitaratu zuten. Ordizian, astebete baino gehiago daramate dagoeneko positibo berririk gabe. Osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 418 lagunek izan dute koronabirusa.
Gaurko datuen arabera, 123 dira EAE mailan agertutako positibo kasuak, horietatik 46 Gipuzkoan. Guztira 4849 PCR proba egin zituzten atzo.