Iñaki Galabideren margolanak ikusgai daude gizarte etxeko tabernan
Bere lanekin soilik egindako lehenengo erakusketa da. Abuztuaren 15era arte eta irailetik aurrera egongo da zabalik.
Kontxi Simon KS Artpaper artista ormaiztegiarraren erakusketa amaituta, Iñaki Galabide ‘Igala’ ormaiztegiarraren txanda da orain. Urteak daramatza Iñakik margo lanetan. Hasieran bere kabuz ikasi zuen, eta duela urte batzuk Jokin Telleria artistaren ikastaroetan parte-hartzen hasi zen.
Bere lanekin bakarrik egindako lehenengo erakusketa du Galabidek. Telleriaren beste ikasle batzuekin batera erakutsi izan ditu lanak, baina ez bakarka. Tabernako ordutegian egongo dira ikusgai: abuztuaren 15ea arte, eta irailaren 1etik aurrera. Abuztuaren 15etik 31ra bitartean itxita egongo baitira taberna eta erakusketa. Asteartetik igandera 10:00etatik 13:00etara irekiko dute, eta 17:00etatik itxi arte. Astelehenetan, berriz, itxita egongo da.