Juan Mari Jauregiren oroimenez ekitaldia
Juan Mari Jauregi oroitu dute Legorretan eta Batzar Nagusieran, ETAk hil zueneko 20. urteurrenean.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza daukaten alderdi guztiek (EAJ, EH Bildu, PSE, Elkarrekin Podemos eta PP) eta foru aldundiak, batzarkide eta gobernadore zibil izandako Juan Mari Jauregi gogoratzeko ekitaldia egin zuten atzo, ETAk tiroz hil zueneko 20. urtemugan Batzar Nagusietako egoitzaren sarreran Jauregiren omenezko plakaren azpian arrosa zuri sorta jarri zuten eta bost minutuko isilunea egin zuten. Legorretan ere oroitu zuten gertukoek, haren omenez dagoen eskulturaren aurrean lore eskaintza eginez.