Larunbatean amaituko du Carlos Moranek 3000kmxNahia erronkaren lehen zatia
Gaur azken-hirugarren maratoia burutu du, hogeita batgarrena. Hogeita hirugarrena larunbatean beteko du, eta bizikletari ekingo dio ondoren.
Ia egunero atera da Carlos Moran Zegamako plazatik Aizkorrirantz Zegama-Aizkorri maratoiko ibilbidea egiteko. 3000kmxNahia erronkaren lehenengo fasea betetzeko bi maratoi besterik ez zaizkio geratzen. Uztailaren 10ean ekin zion erronkari, eta larunbatean, abuztuaren 1an amaituko du aurreneko zatia ondo bidean.
Lehenengo zatian 24 maratoi egitea zen asmoa, baina hogeita laugarrena hiru faseak bukatzean egingo du, herriko jendearekin ospatzeko. Larunbatekoa egin ostean 1.000 kilometro egingo ditu bizikletan, eta beste 1.000 korrika asfaltoan ondoren.