Orientazio jolasa antolatu du Anduetza parketxeak abuztuaren 2an
Orientazioaren hastapenak ezagutzeaz gain, familian jolasteko aukera izango dute parte hartzaileek. 10:30etik 12:30era izango da.

Anduetza parketxeak antolatzen dituen ekintzek ez dute etenik izango abuztuan. Parketxearen inguruan orientazio zirkuito iraunkorra dago, eta hilaren 2an ibilbide horian egingo dute egitasmoa. Bertan orientazioaren hastapenak jasoko dituzte orientazio-mapa eskuan hartuta.
Familian egiteko ekintza izango da. 10:30ean hasi eta 12:30ean amaituko da, eta 3 euro ordaindu behar dute parte hartzaileek. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plazak mugatuak baitira.