Atzo arratsaldean Zegaman desagertu zen 69 urteko gizon baten bila ari dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta SOS Deiakek jakinarazi dutenaren arabera, larrialdi zerbitzuak pasa den ostiraletik dabiltza Zegaman desagertu den 69 urteko gizon baten bila
Atzo arratsaldeko 20:00etan ekin zioten desagertuta dagoen gizona bilatzeko lanei Zegaman. Gizonaren lagun batek eman zuen abisua, berarekin geratuta zegoelako eta ez zelako azaldu. Ondorioz, operatiboa martxan jarri zuten Zegama eta Aratz mendiaren artean.
Hasieran lainoaren ondorioz geldiarazi beharra izan zuten arren, gaur goizean berriz ekin diote ikerketari. Elkarlanean ari dira Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta suhiltzaileak.