Begirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu du Beasaingo Udalak
Beasainen antolatuko den aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko
Beasaingo Udalak, Urtxintxa eskolarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua eta Lanbidek eskaintzen duen ziurtagiri profesionala “SSCB2009” lortzeko aukera eskainiko du herrian bertan burutuko den ikastaroaren bidez.
Ikastaroa urrian hasiko da eta datorren urteko maiatzean izango du amaiera. Informazio gehiago eta baldintzak hemen.