Bertan behera geratu dira aurtengo Ordiziako Euskal Jaiak
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, Ordiziako Udalak aurtengo Euskal Jaiak ez ospatzea erabaki du
Irailaren 9an Ordizian ospatzekoak ziren aurtengo Euskal Jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute, Udalak ezin duelako ziurtatu berme guztiekin egitekoak izango direnik. Santa Ana jaiekin gertatu moduan, ez da festarik ez inolako ekintzarik antolatuko.
Hala ere, asteazken horretan egiten diren Idiazabal Gaztaren txapelketa ezaguna eta irabazten duen gazta erdiaren enkantea mantendu egingo dira. Frontoian egiten den ekitaldia izanik, azkenean, irailaren 9, asteazkena egin beharrean, irailaren 11an, ostirala, burutuko da lehiaketa entzutetsua. Segurtasun neurriak betetzeko ateak itxita burutuko da. Dena den, irailaren hasieran prentsaurrekoa egingo da gazta txapelketaren nondik norakoak azaltzeko.