Idiazabalgo Ondramuño gaztandegira bisita, bihar
Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroak Ondramuño gaztandegira bisita gidatua antolatu du igande honetan 11:30etan. Izena ematen dutenek, artzainak Idiazabalgo gazta bat nola ekoizten duen ikusteko aukera izango dute, garai batean egiten zen bezala. Bisita osatzeko gaztandegiko instalakuntzak ezagutuko dituzte eta Ondramuñon bertan ekoizten dituzten gazten dastaketa bat ere egingo dute.
Idiazabalgo turismo bulegoko helbidera idatzita (info@idiazabalturismo.com) edo 943 18 82 03 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena bisita egin nahi dutenek.