Atzo amaitu zen Urmuga ekimena Hiru Erregeen Mahaian
Musika eta mendizaletasuna uztartu dituen Urmuga ekimena atzo amaitu zen Hiru Errege Mahaia mendiaren magalean, Eneko Dorronsoro trikitilari ataundarraren parte-hartzearekin
Uztailaren 14an hasi eta abuztuaren 1a bitartean aritu dira musika eta mendizaletasuna lotu dituen “bidaia barneratzaile” honetan emanaldiak eskaintzen. Guztira hamar saio eskaini dituzte Euskal Herriko paraje naturaletan, esaterako, Aizkorrin, Aralarren, edota Lareon. Egitasmo honi amaiera emateko, Hiru Erregeen Mahaia aukeratu zuten.
Parte hartu zuten bidelagunen artean aurkitzen da Eneko Dorronsoro trikitilari ataundarra. Jende ugari bildu zen honen eta beste zenbait artisten musikaren inguruan, kalejira eta dantza artean amaitutzat eman zuten Urmuga.