Zegaman desagertutako 69 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Zerainen
08:40ak aldera aurkitu dute gorpua, Barbari auzoko mendi-zonalde batean
Ostiraletik desagertuta zeraman 69 urteko gizonezkoaren gorpua Zerainen aurkitu dute bilaketa-taldeek 08:40ak aldera, Barbari auzoko mendi-zonalde batean.
Gizonaren lagun bat izan zen ostiralean desagerpenaren berri eman zuena, adostutako hitzorduan azaldu ez zela ikusita. Zegama eta Aratz mendiaren artean egin zituzten bilaketa lanak Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko taldeek.