Abuztuaren 5ean eta 6an bisita gidatuak egingo dira emakumeek Igartza jauregian izan duten presentziaren inguruan
Beasaingo Udalak emakumeek Igartza jauregian izan duten presentziaren inguruko bisita gidatuak antolatu ditu datozen asteazken eta ostegunean. Historian zehar emakumeek garrantzi handia izan dute Beasaingo jauregian. Bisita gidatu honetan, Igartzako historiari loturiko emakumeen bizitza eta hauen ekarpenak zeintzuk izan ziren ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Abuztuaren 5eko bisita euskaraz izango da, eta 6koa gaztelaniaz. 17:00etan hasiko dira eta ordubete inguru iraungo dute guztira. Sarrera 4€ izango da, eta aldez aurretik izena emateko
igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzi edota 943087798 telefono zenbakira deitu beharko da.