CAF taldearen filiala den Solarisek hiru kontratu berri itxi ditu
Solarisek hiru kontratu berri itxi ditu egunotan Europan autobus elektrikoak eta trolebusak hornitzeko.
30 milioi euro baino gehiagoko irabazia aterako dute Solarisek Europan elektrikoak eta trolebusak
hornitzeko itxi dituen kontratuei esker. 29 autobus elektriko Alemaniarako izango dira, eta 6 Poloniarako. Errumaniarako, berriz, 20 trolebus. Enpresa sektoreko liderretakoa den honek 500 autobus elektriko inguru entregatu dizkie bezeroei azken urteotan, 18 herrialdetan banatuta.
Solarisek 29 autobus elektriko hornituko dizkio Offenbach hiriari. Autobus elektrikoekin lotuta Alemanian entregatutako bigarren eskari handiena izango da enpresarentzat. Autobusak 2021eko urrian entregatzea aurreikusi dute eta 2019an sinatutako Solarisen beste zazpi autobus elektrikori gehituko zaizkie. Autobus horiek urtea amaitu baino lehen jasoko ditu bertako Offenbacher Verkehrsbetriebe (OVB) operadoreak. Bi kontratuak osatutakoan, Solaris etxeko autobus elektrikoek OVBren flotaren ia erdia osatuko dute.
MZK Malbork udal-operadoreko eta Solariseko ordezkariek, Poloniako hiri txiki honen garraio publikoa modernizatzeko asmoari bultzada emango dio sei autobus elektriko hornitzeko kontratua sinatuta. Erosotasunaren eta hiriko biztanleentzako hiriko aire-kalitate hobearen alde egin dute apustu.
Errumaniako Ploiești hiriak egindako eskaria bi urteko epean entregatzea aurreikusi dute. Eskari berri horri esker, ia 250.000 biztanle dituen Errumaniako hiri horrek bere egungo ibilgailuen flotako erdia ordezkatuko du gutxi gorabehera. Horrela, gainera, hiriko garraio-sareko egungo lineak zabaldu ahal izango ditu.