Gaur arratsaldeko 17:00etan, emakumeek Igartza jauregian izan duten presentziaren inguruko bisita gidatua antolatu du Beasaingo Udalak
Historian zehar emakumeek garrantzi handia izan dute Beasaingo jauregian. Bisita gidatu honetan, garai batean Euskal Herrian bizi izandako matriarkatuaren isla diren hainbat kontakizun entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Bisitariek David Nietoren eskutik jasoko dituzte azalpenak Igartza jauregiko txoko guztiak ikuskatzen dituzten bitartean, honek ezkutatzen dituen sekretu guztiak ezagutzeko aukerarekin. Andre Maria Lopez de Igartza edota bere hereniloba izan zen Maria Lopez de Yarzaren istorioak kontatuko ditu besteak beste. Dolarearen gaineko azalpen batzuk ere emango ditu, Isabel de Lobianoren istorioaz lagunduta.
Igartzaz gain, errota eta ermita ezagutzeko aukera ere izango dute bisitariek. Errotan garai haietan ogia nola egiten zuten ikusteko aukera izango dute. Amaitzeko, ermitan Marirekin eta eguzki-lorearekin lotutako zenbait kondaira mitologiko azalduko ditu, emakumeen presentzia mitologiatik datorrela erakutsiz.
17:00etan hasiko da gaztelaniazko bisita gidatua eta ordubete inguru iraungo du guztira. Sarrera 4€ izango da, eta aldez aurretik izena emateko
igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzi edota 943087798 telefono zenbakira deitu beharko da.