Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko kontzertua
Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua egingo dute abuztuaren 8an Urretxun
Hamabostaldiaren ziklo bidaiariak Donostiako ohiko guneetatik kanpo eskainiko ditu kontzertuak. Aurten Urretxuko udalarekin elkarlanean kontzertu berezia eskainiko dute abuztuaren 8an 20:00etan, San Martin de Tours parrokian.
Kontzertu honetan Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da, German Ormazabal pianistaren, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren eta Andoni Egaña bertsolariaren “Gu, gu, gu, gu… eta beste zenbait doinu” ikuskizunekin.
Hala ere, aipatu kultur ekintza honek sekulako harrera izan duela herritarren artean eta dagoeneko agortu direla sarrerak.