Aritz Egeak errekorra jarri du Monte Perdido Extreme mendi itzulian
Urretxuarrak atzo hautsi zuen Pirineotako Monte Perdido Extreme mendi itzuliko errekorra 5h51’40” denborarekin
Aurten lasterketa gutxi daudela kontuan hartuta, beraien kabuz erronkak hausteko aprobetxatzen ari dira mendiko korrikalariak.
Atzo hautsi zuen Aritz Egeak 46km eta +4000 m dituen Monte Perdido Extreme deituriko mendi itzuli ezagunean ezarrita zegoen errekorra 5h51’40” denborarekin. Urretxuarrak 2013tik indarrean zegoen errekorra hautsi zuen, hau baino ordubete gutxiagoan egitea lortuz.