Hiru kasu positibo gehiago atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 3 kasu berri daude Goierrin: bat Lazkaon, bat Ordizian eta beste bat Zumarragan.
Osasun sailak Goierrin 24 orduan 3 kasu positibo berri bat atzeman ditu: bat Lazkaon, bat Ordizian eta beste bat Zumarragan. Osasun krisia hasi zenetik, 471 goierritar dira dagoeneko COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman dutenak.
Gipuzkoan 92 positibo zenbatu ditu Osasun sailak 24 orduan, Araban 112 izan dira, eta Bizkaian 292. Euskal Autonomia Erkidego mailan 13 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 38 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 123 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/13 –—— 08/14
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 70
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 6
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 25……………….+1
LEGAZPI ………….. 34
LEGORRETA ……… 13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 146……………….+1
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 26
ZALDIBIA …………. 7
ZEGAMA …………… 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 88……………….+1
GOIERRI …………468……………..471(+3)