Oskar Martinek agur esan dio futbol profesionalari
Atzo eman zuen Zumarragan jaiotako aurrelariak futbol profesionala uzteko erabakiaren berri
Rifle ezizenez ere ezaguna den Oskar Martin aurrelariak atzo eman zuen sare sozialetan futbol profesionala uzteko erabakiaren berri. Zumarragarra bigarren B mailako hainbat taldetatik igaro da, esaterako Osasuna B, Guijuelo, Alicante, Ontinyent, Tudelano eta Portugaletetik. Guztira 201 partida jokatu ditu, eta 40 gol sartu.
Urolan hasi eta Sestao Riverren amaitu du bere ibilbidea, tartean eskualdekoa den Beasain KE taldetik ere igaro ostean. Bere sare sozialetan partekatu duen eskutitzean esker ona adierazi nahi izan dio bai futbolari eta baita ibilbide hau berarekin batera bizi izan duten guztiei.