Gorka Izagirre hirugarren Espainiako erlojupeko txapelketan
Brontzea irabazi du Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak Jaenen jokatutako Espainiako erlojupeko txapelketan, 1h05:08 denborarekin
Astana Pro Team taldeko Gorka Izagirre ormaiztegiarrak hirugarren postua eraman du Jaenen jokatutako Espainiako erlojupeko txapelketan, 1h05:08 denborarekin. Bere aurretik geratu dira Pello Bilbao gernikarra, lehenengo postuan (1h03:32) eta Luis Leon Sanchez murtziarra, bigarren postuan (1h04:08). Azken hau ere Astana taldekoa.
Txapelketaren erdialdean, 26. kilometroan gernikarrak jarri du marka hoberena 29:29 denborarekin, murtziakoari 13 segundo ateraz, eta Izagirreri 30.
Probaren bigarren zatian berriro ere Pello Bilbao lehenengo postuan ibili da eta azkenean urrezko domina eraman du Luis Leon Sanchezi 36 segundo eta Gorka Izagirreri minutu eta 36 segundo atera eta gero.