Brontzea irabazi du Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak Jaenen jokatutako Espainiako erlojupeko txapelketan, 1h05:08 denborarekin
Tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta familiei eskola-materiala erosten laguntzeko diru-laguntzak eskainiko ditu Urretxuko Udalak
Gipuzkoako Foru Aldundiak by-passa abuztuaren 22ko arratsalde-gauean kentzea aurreikusi du.
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, bederatzi kasu berri daude Goierrin: bi Beasainen, bi Legazpin, hiru Ordizian, bat Urretxun eta beste bat Zumarragan.
Atzo hasiko ziren Zegamako San Bartolome jaiak, baina aurten ezinezkoa izan da festei hasiera ematea. Hala ere bertakoa den Iker Zubeldia bertsolariak herritarrak giro ona mantentzen saiatuko direla dio.
Urretxu eta Zumarraga goitik zaintzen dituen tontorra da Irimo, oso ezaguna bertakoen artean, baina ez horren ezaguna gainontzeko goierritarrentzat. Santa Barbaratik abiatuta, Irimoko gurutzea eta haren bueltan dauden zazpi tontorrak ezagutzeko aukera ematen duen ibilbidea egin daiteke, bidean zehar, inguruko mendi eta bailaren ikuspegi ederrekin gozatuz.