N-I errepideko obra amaitu da Villabonan, hasieran aurreikusitakoa baino lehenago
Gipuzkoako Foru Aldundiak by-passa abuztuaren 22ko arratsalde-gauean kentzea aurreikusi du.
Abuztuaren 8an hasi zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I errepidearen 1,5 kilometroko zatia berreraikitzeko lanak, Villabona parean. Gaur jakinarazi du, bihar, larunbata, amaituko dituztela lan hauek, hasiera batean aurreikusitakoa baino egun bat lehenago.
Lanen martxa onari esker, lurraldeko errepide erabilienetako hau aurreikusi baino egun bat lehenago normaltasunera itzuli ahalko da. Bihar, abuztuaren 22ko arratsalde-gauean by-passa kenduko dute eta, beraz, abuztuaren 23tik aurrera, ibilgailu guztiek normaltasunez zirkulatu ahal izango dute N-I errepideko zati horretan. Ondorioz, Andoain eta Beasain artean 3,5 tonatik gorako ibilgailuak ibiltzeko debekua ere ezabatuta geratzen da. Era berean, igandetik aurrera amaituko da txirrindulariek N-I errepideko zati kaltetuan igarotzeko debekua.