Osasun Sailak 9 kasu positibo atzeman ditu Goierrin 24 orduan
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, bederatzi kasu berri daude Goierrin: bi Beasainen, bi Legazpin, hiru Ordizian, bat Urretxun eta beste bat Zumarragan.
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste bederatzi positibo kasu atzeman ditu: bi Beasainen, bi Legazpin, hiru Ordizian, bat Urretxun eta beste bat Zumarragan. Osasun krisia hasi zenetik, 495 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAEn egun bakarrean inoizko positibo kopururik atzeman dute egun bakarrean: 724 kasu. Gipuzkoan 138 positibo zenbatu ditu Osasun sailak atzotik gaurra, Araban 124 eta Bizkaian 431. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 31 pertsonak positibo eman dute azken orduetan. Euskal Autonomia Erkidego mailan 21 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 50 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 180 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/20 –—— 08/21
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 71…………………..+2
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 27
LEGAZPI ………….. 36……………………+2
LEGORRETA ………13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 150……………………+3
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 28…………………….+1
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 92……………………..+1
GOIERRI …………486……………..495(+9)