Urretxuko Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu eskola-materiala erosten laguntzeko
Tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko eta familiei eskola-materiala erosten laguntzeko diru-laguntzak eskainiko ditu Urretxuko Udalak
Herriko merkataritza sustatu eta familiei laguntzeko asmoz, Urretxuko Udalak eskatu du Derrigorrezko Hezkuntzako mailetan eta Haur Hezkuntzari dagozkien kurtsoetan 2020/2021 ikasturtean ikasketak egingo dituzten ikasleentzako materiala Urretxuko herriko merkataritza txikian erosteko. Diru-laguntzen eskaerak 2020ko irailaren 1etik azaroaren 5era bitartean aurkeztuko dira.
Programa honen bidez banatuko diren diru laguntzen zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da. 1 Tartekan daudenentzat (18.000,00€ gordinak edo gutxiago. dituztenak) ikasle bakoitzeko gehienez 100€ banatuko dira, eta 2 Tartekan daudenentzat (18.000,01 € eta 22.000,00 € gordinen arteko diru-sarrerak dituztenak) 75€-ko gehiengoa banatuko da. 10.000 euro horiek ez badira nahikoa errenta tarteka hauetan dauden familia guztiei laguntzeko, Udaletxeak deialdi honetara zuzendutako baliabideak handitu ahalko ditu familia guztietara heltzeko helburuarekin.
Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, familia-unitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Laguntza berarentzat eskatzen den adin txikikoak eta laguntza hori eskatzen duenak Urretxuko helbide berean eskaera aurkeztu baino 6 hilabete lehenago erroldatuta agertu beharko dute.
- Diru laguntza eskatzen duena adingabearen aita, ama, edo tutorea izan behar du.
- Laguntza eskatzen zaion adingabeak matrikulatuta egon beharko du 2020/2021 kurtsoan Derrigorrezko Hezkuntzaren edo Haur Hezkuntzako mailetako ikastaro batean, EAEko hezkuntza-administrazioak baimendutako edozein ikastetxetan.
- Familiaren urteko errentak ez du gainditu beharko 1 Tartean 18.000,00 € gordinak, eta 2 Tartean 18.000,01 €tik 22.000,00 € bitarteko diru sarrera gordinak.
Diruz lagundu ahal izango dira Urretxuko saltokietan eskola- materiala erosteko gastuak, 2020ko irailaren 1 etik urriaren 31ra bitartean egindakoak. Honako hauek hartuko dira eskola-materialtzat:
- Mahai gaineko materiala eta material suntsikorrak: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, txorroskiloak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, angelu-garraiagailuak, rotringak, koadernoak, folioak, informatikako kontsumigarriak.
- Material ez-suntsikorra: paper zorroak, sailkagailuak, artxibategiak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskola-motxilak.
- Eskola jarduerarako beharrezko jantziak: eskolako batak, betaurrekoak edo lente zuzentzaileak, soinketa egiteko arropa eta oinetakoak.
- Eta, oro har, kasuan kasu ikastetxeak zirkular bidez eskatutako edozein material.
Zerrenda honetatik kanpo geratuko dira eskolako kuota, arropa eta oinetakoak oro har, eguzkiko betaurrekoak, kirol diziplina jakin baterako kirol materiala, ekipo informatikoak, hardwarea eta softwarea.