Asteburuan hamabi kutsatu gehiago izan dira Goierrin
Legorretan 5 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan, Ordizian eta Urretxun bina, eta Beasainen, Legazpin eta Zumarragan bana.
Osasun sailak Goierrin, beste hamabi positibo kasu atzeman ditu asteburuan: bost Legorretan, bina Ordizian eta Urretxun, eta bana Beasainen, Legazpin eta Zumarragan. Osasun krisia hasi zenetik, 563 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Abuztuaren 29ik 31ra bitartean Gipuzkoan 504 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 277 izan dira, eta Bizkaian 1.106. Euskal Autonomia Erkidego mailan 35 gaixo daude ZIUn ospitaleratuak, eta 22 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 260 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/29 –—— 08/31
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 82…………………..+1
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 28
LEGAZPI ………….. 43……………………+1
LEGORRETA ………14……………………+5
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 169……………………+2
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 35…………………….+2
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 98…………………..+1
GOIERRI …………552……………..564(+12)