Legorretan 5 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan, Ordizian eta Urretxun bina, eta Beasainen, Legazpin eta Zumarragan bana.
Irailaren 8an egitekoa zen meza bertan behera utzi du Arantzazuko Santutegiak, eta urteroko erromesaldirik ere ez dute egingo.
Legazpiko auzoan asteburuan ospatu behar ziren jaiak, baina gainerako auzo eta herrietan bezala, aurten ez da festarik izan. Auzoko zaindariaren omenezko meza eta Goiz Deia txistulari bandaren kalejira izan dira ekitaldi bakarrak.