Aurten ez dute egingo erromesaldirik Arantzazura
Irailaren 8an egitekoa zen meza bertan behera utzi du Arantzazuko Santutegiak, eta urteroko erromesaldirik ere ez dute egingo.
Urtero irailaren hasieran ospatu ohi dute meza Arantzazun, eta goierritar askok erromesaldia egiten dute bertara. Aurten, ordea, ez da ez mezarik ez erromesaldi antolaturik egingo. Erromesaldia antolatzen duen batzordeak jaia bertan behera uztea erabaki du covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz.