Beasaingo Urbietako ikastaroetarako matrikula zabalik
Balleta, marrazketa eta pintura, argazkigintza, zeramika eta esmaltaketa eta antzerki tailerra daude aukeran.
Sortu, bizi… ekin! lelopean, urteroko ikastaro sorta antolatu du Beasaingo Udalak, Urbieta Arte Plastikoetako Zentroan. Izena eman daiteke dagoeneko.
Balleta:
Gala Nieto irakasleak, urritik ekainera bitartean balleta erakutsiko die helduei zein haurrei (6 urtetik aurrera). Ordutegia taldeen arabera antolatuko da. Izena emateko: 688 684 767 – ballettaldeabeasain@gmail.com.
Marrazketa eta pintura:
Ohi bezala, Jokin Telleria izan da irakaslea, urritik ekainera. Ordutegiak ondorengoak dira: 7-12 urte bitartekoek, astean bi ordu, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:00etara eta 17:30etik 18:30era; helduek, astean lau ordu, astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan 15:00etatik 17:00etara eta 18:30etik 20:30era, eta ostegunetan 18:30etik 20:30era. Izena emateko: 943 16 23 44.
Argazkigintza:
Argizpi Argazkizale Elkarteak 20 orduko ikastaroa egingo du urriaren 5etik 28ra, astelehenetan eta asteazkenetan 18:30etik 20:30era. Irteera bat ere egingo dute. Izena emateko: kultura@beasain.eus – 943 02 80 65. Plazak mugatuak dira.
Zeramika eta Esmaltaketa:
10 urtetik gorakoentzako ikastaroa da zeramika eta esmaltaketa. Urritik ekainera astean 2 orduko eskolak emango dituzte, astearteetan 15:30etik 17:30era eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroari buruzko bilera irailaren 21ean egingo dute, 18:30ean (derrigorrezkoa da bertaratzea). Ate irekiak urrian egingo dituzte. Izen ematea: kultura@beasain.eus – 943 02 80 65.
Antzerki tailerra:
8 urtetik gorakoek dute izena emateko aukera. 8-13 urtekoek astearteetan 17:30etik 19:30era izango dute tailerra eta 14 urtetik gorakoek, astelehenetan, 17:30etik 19:30era. Izen ematea: 619 336 420 – caneria77@hotmail.es.