Udalari diru laguntzak eskatzeko aukera dute legazpiarrek irailean zehar
Zaborra edo kiroldegia ordaintzeko laguntzak dira. Tratamendu terapeutikoak egiteko joan-etorrietarako ere badaude laguntzak. Eskola materiala eta ekipo informatikoak erosteko, partida bat
Legazpiko Udalak hainbat diru laguntza programa jarri ditu martxan azken asteotan, eta irailean zehar eskariak egiteko aukera dute legazpiarrek. Udal tasak ordaintzeko, tratamendu terapuetikoetara eta errehabilita- ziora joateko bidai gastuetarako, eta eskola materiala eta ekipo informatikoak erosteko diru laguntzak dira.
Udal tasak
Udalak kaleratutako diru laguntza programetako bat udal tasen eta prezio publikoen ordainketarako da. Etxerako ur hornidura, etxeko zabor bilketa, ohiko etxebizitzaren Ondasun higiezinen zerga, kiroldegia, euskaltegia eta haurren uda ikastaroa ordaintzeko eska daitezke laguntzak. Kasu guztietan, hainbat baldintza ekonomiko bete behar dira. Eskaerak egiteko epea irailaren 17an amaituko da.
Legazpiko Udalak 10.000 euroko partida izendatu du laguntza programa honetarako.
Tratamendu teraupetikoak
Legazpiarrak tratamendu terapeutikoak eta errehabilitazioa egitera joateko bidai gastuak ere lagunduko ditu diruz udalak. Droga mendekotasuna, ludopatia edo teknologia berriekiko mendekotasun psikologikoak, jokabide eta portaera arriskutsuagatik familiarekin batera Izan Fundazioaren Norbera Programara joaten diren 14 eta 18 urte bitarteko nerabeenak, eta desgaitasuna izateagatik logopediakoak dira, besteak beste, programa honetan aurreikusten diren tratamenduak. Erkidegoko zentro publikoetan edo itun- pekoetan egindakoak izan beharko dira, eta laguntzak joan-etorriak ordaintzeko izango dira.
Eskaerak egiteko epea azaroaren 10era artekoa da. Partida hoterako 6.000 euro gorde ditu udalak.
Eskola materiala
Ekipo informatikoak eta eskola materiala erosteko laguntzak ere atera ditu udalak, eta 20.000 euroko partida du horretarako.
LH, DBH, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako erdi mailako zikloko ikasleei zuzenduta daude, eta irailaren 1etik urriaren 30era egindako erosketak hartuko dira kontuan: herriko dendetan erositako eskola materiala, eta Gipuzkoako dendetan erositako ekipo informatikoak.