Igartzako Dantzak egin egingo dituzte
Igartzako belardietan egingo dute Aurtzaka dantza taldekoek ikuskizuna. Ikusleak beraientzat egokitutako eremuan egon beharko dira
Aurtzaka dantzataldeak eutsi egingo die Igartzako Dantzei, monumentu multzoko eremu zabalk eskaintzen duen aukera aprobetxatuz. Dantzariak eta ikusleak banatuta egongo dira. Ikusleak Zapatari kaletik sartu beharko dira, 11:45etatik aurrera. Edukiera mugatua izango da eta antolatzaileek esandako eserlekuetan eseri beharko dute. Maskara une oro jantzita izan beharko da. Irteera ere mailakatua izango da, pilaketak sortu ez daitezen.
Ikuskizuna ere moldatu egin dute. Ezpata-dantzaren zati esanguratsuenak dantzaratuko dituzte, ordu erdi inguruko saio batean. Euren segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartuko dituzte.