Euskal Jaiak ospatuko ez badira ere, Gazta Txapelketa egingo dute, ostiralean, Beti Alai pilotalekuan. COVID-19ak baldintzatuta, ateak itxita eta protokolo zorrotza jarraituz egingo dute. Enkantean parte hartzeko deia egin du Ordiziako Idiazabal Kofradiak.
Goierriko Bertsozaleen Elkarteak urrian ekingo dio bertso eskolaren ikasturte berriari. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 20rako eman behar dute izena.
Osasun Sailak gaur eguneratu ditu ostiraletik honako herrietako datuak, eta Goierrin, 34 kasu gehiago daude. Beasainen eta Ordizian zortzina kasu zenbatu dituzte eta zazpi Zumarragan; Gabirian, Legorretan, Urretxun, Legazpin, Mutiloan eta Ormaiztegin ere badira kasu berriak.
Atzo egin zuten lehen txangoa, Antiotik Beasainmendira. Maskararekin eta segurtasun tarteak mantenduz egin zuten txangoa
Zortzi urtez Eusko Ikaskuntzako lehendakari izan da Iñaki Dorronsoro ataundarra. Hilaren 19an egingo duten Batzar Nagusian utziko du kargua, eta Urkizak hartuko du haren lekukoa.
Haur Hezkuntzatik DBH 2ra arteko ikasleak gaur itzuli dira ikasgeletara. Ikastetxeek neurri bereziak hartu dituzte koronabirusaren hedapenari aurre egiteko.
Familiei zuzendutako lehiaketa izango da eta astelehenetik ostegunera ikusi ahal izango da ETBren lehen katean. Saioa Igartzako jauregian grabatu dute.
Igartzako belardietan egingo dute Aurtzaka dantza taldekoek ikuskizuna. Ikusleak beraientzat egokitutako eremuan egon beharko dira