Igartzan grabatutako 'Lur eta Amets' saio berria gaurtik aurrera ikusgai
Familiei zuzendutako lehiaketa izango da eta astelehenetik ostegunera ikusi ahal izango da ETBren lehen katean. Saioa Igartzako jauregian grabatu dute.
ETBk gaur estreinatuko du Lur eta Amets, hau bai abentura! telebista saio berria. Astelehenetik ostegunera emango dute, gaueko 21:00etan, eta familia osoari zuzendutako lehiaketa izango da. Lur eta Amets bikiak amonaren ganbaran elkartuko dira gauero, ondoren eskainiko dituzten marrazki bizidunak aurkezteko. Jarraian, lehiaketa egingo dute, eguneko gonbidatuekin batera. Bi helduk eta bi umek ikusitako marrazkien inguruko galderak erantzun eta jolas eta proba ezberdinak egin beharko dituzte.