Hamahiru positibo kasu berri atzeman dituzte eskualdean
Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, positibo kasu berriek goraka jarraitzen dute. Gaur beste 13 atzeman dituzte Goierrin: Ordizian, Beasainen, Legazpin, Lazkaon eta Zumarragan.
Asteburuan izandako igoeraren ondoren -34 kasu berri- positiboen kopuruak goranzko joerarekin jarraitzen du. Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, beste 13 kasu atzeman dituzte Goierrin: Ordizian (6), Beasainen (3), Legazpin (2), Lazkaon (1) eta Zumarragan (1). Martxoan Covid-19aren osasun krisia hasi zenetik, 647 lirateke Goierrin guztira positibo emandako kasuak.
EAE mailako datuetan, 397 kasu berri jaso dituzte gaurkoan, 6.836 PCR proba egin eta gero (ohi baino gutxiago). Bizkaian daude, oraindik ere, kasurik gehienak (216); Gipuzkoan 146 dira eta Araban 27. Hiru lurraldeen artean 241 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 50 ZIUn.
Eguneraketa: 09/07 09/08
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 98 ……………………… +3
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 31 ……………………….. +1
LEGAZPI ………….. 50 ……………………….. +2
LEGORRETA ……. 22
MUTILOA ………….. 4
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 184 ……………………….. +6
ORMAIZTEGI ……. 6
SEGURA ……………. 6
URRETXU ……….. 51
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 118 ……………………….. +1
GOIERRI ……….. 634 ……….……..…. 647 (+13)