Igor Gonzalezen heriotza salatu dute Ordizian
Gonzalez Sola Espainiako espetxe politikaren erruz hil dela salatu dute. Dozenaka lagun bildu dira Ordizian egindako elkarretaratzean.
Igor Gonzalez Sola preso politikoa hilda agertu zen joan den ostiralean, Martuteneko espetxean. 2005etik kartzelan zegoen, eta bere zigorraren hiru laurdenak beteak zituen. Haren heriotza salatzeko hainbat protesta ekitaldi egin dituzte Euskal Herri osoan, tartean, baita Goierrin ere. Ordizian, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo iluntzean, Borroka zure hautua, borroka gurea. Agur eta ohore Igor lemapean. Espainiako Gobernuaren espetxe politika jo dute haren heriotzaren errudun.