Haur sahararrentzat arropa bilduko dute Lazkaoko gazteek
Lazkaoko Gazte Asanbladak bat egin du haur sahararrei laguntzeko ekimenarekin. Aurten ez dute Euskal Herrira etortzerik izan, eta negurako arropa bidali nahi diete. Gaurtik larunbatera egingo dute bilketa.
Udan Euskal Herrira etortzerik izan ez duten haur sahararrei laguntzeko, neguko arropa bilduko dute. Lazkaoko Gazte Asanbladak bat egin du ekimenarekin, eta hiru egunetan plazan jasoko dituzte ume arropak. 10-16 urte bitarteko haurrentzat txamarra, kirol jertse, oinetako eta kamisetak eskatu dituzte. Gaur eta bihar 17:30-20:00 tartean eta larunbatean 10:30-13:00 egongo dira.