Urriaren 11n hasiko da errugbi denboraldia
Ohorezko Mailari eta U23 mailari dagokion erabakia da. Hala ere, Ordiziako errugbi taldeak aurreratu duenez, "ziurra dirudi bi ligak ez dutela iazko formatua jarraituko. Hau da, txapelketaren nondik norakoa aldatu egingo da COVID-19aren ondorioz".
Espainiako Errugbi Federazioak 2020-2021 liga hasteko 2. agertokia mantentzea erabaki du; hau da, ligako lehen jardunaldia urriaren 11n jokatzea, bai Ohorezko Mailan eta U23 mailan. Dena den, Ordiziako errugbi taldeak aurreratu duenez, “ziurra dirudi bi ligak ez dutela iazko formatua jarraituko. Hau da, txapelketaren nondik norakoa aldatu egingo da COVID-19aren ondorioz”.