Xabier Berasategi Euskadiko txapeldun
Olaberritarrak 23 urtez azpikoen txapela lortu du Amurrion. 140 kilometroko lasterketa izan da eta Garrastatxu gainean amaitu da.
Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz Laboral Kutxa txirrindulari taldeko Xabier Berasategi olaberritarrak Euskadiko txapela jantzi du 23 urtez azpikoen mailan. Amurrion (Araba) jokatutako lasterketa 140 kilometrokoa izan da eta Garrastatxu gainean amaitu da.
Sasoi onean dago Berasategi; pasa den astean Cantabriako Itzulia irabazi baitzuen.