Jaione Sasieta itsasoarrak irabazi du Cranfranc-Cranfranc Ultra 100 kilometroko mendi lasterketa
Asteburu honetan jokatu da Cranfranc-Cranfranc mendi lasterketa Huescan. 100 kilometroko ultra mendi txapelketan Jaione Sasietak eskuratu du garaipena, 28 ordu eta 53 minutuko denboran helmugaratuz. Canfranc herriari buelta bat ematean datza ibilbideak, bailarako hainbat gain igoz, besteak beste: Tortiellas, Peña Collarada, La Moleta, Vértice de Anayet, Aspe eta 2.000 metroko altitudean kokatzen diren beste hamar tontor. Guztira, 8.848 metroko desnibel positiboa igo du itsasoarrak.