Maila altua izan da aurten ere Argi Berri Elkarteak antolatutako Lazkao Txiki 29. Bertsopaper lehiaketan. Gaztetxoen sailean Sarako Unax Aizpurua izan da garaile. Gazteen artean, berriz, June Aiestaran beasaindarrak jaso du lehen saria. Helduen artean, Donostian bizi den Manex Mujika saritu dute "Gelan sartu orduko" lanagatik.
Seguran jokatu den San Joan sari nagusiko irabazlea Laboral Kutxako Unai Iribar izan da.