Unai Iribar gazteak eskuratu du San Joan Sari Nagusia
Seguran jokatu den San Joan sari nagusiko irabazlea Laboral Kutxako Unai Iribar izan da.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen duen Euskaldun Trofeo txapelketaren laugarren proba puntuagarria izan da gaur goizean Seguran jokatu dena. Elite eta Sub23 mailako txirrindulariak hartu dute parte 127 kilometroko lasterketan. Laboral Kutxako Unai Iribarrek gurutzatu du helmuga azkarren, atzetik 25 txirrindulari baino gehiagoko esprintari ihes eginez. Mendiko saria berriz, Carlos Garciak irabazi du (Caja Rural). Gaur bigarren postuan amaitu duen Basque Team taldeko Jon Barrenetxea doa sailkapen buru.
San Joan Sari Nagusiaren sailkapen osoa esteka honetan ikusgai.
#Segura #TorneoEuskaldun gana hoy 13-9-2020 dorsal 114 @unairibar99 @GoierrikoTB
— Martín (@martin__early) September 13, 2020
Zorionak! @ETXF_FVC pic.twitter.com/yhLPQNd6sN