Aizkorriren magala garbitu dute auzolanean
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/09/2020-09-16-p005_f02.jpg)
ZEGAMA // Apirilean luizia egon zen Aizkorri magalean. 300 metro inguruko lur jausia kanaleraino iritsi zen eta, ondorioz, Santo Espiritutik Oazurtzara doan bidea moztuta geratu zen, lurrez beteta. Bost hilabeteren ondoren herritar talde batek bidea garbitu eta konpondu du auzolanean. Lurra kendu eta berriro zabaldu dute bidea.