Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak
Beasaingo Udalaren 2021. urteko egutegia janzteko argazkiak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2018/02/Beasain.jpg)
Beasaingo Udalak antolatutako argazki lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Aurtengo gaia Beasaingo txokorik kuttunena da. Hautatuekin 2021eko egutegia atonduko da.
Edonork har dezake parte, baina argazkia Beasainen ateratakoa izan behar da. Edozein garaitako argazkiak izan daitezke, garaikoak edo iraganekoak, zuri beltzean edo koloretan. Gehinez, parte hartzaile bakoitzak, lau argazki aurkeztu ditzake, aurretik sarituak izan ez direnak. Argazki bakoitzak azalpen edo deskribapen labur bat behar du. Bidalketak hemen egin behar dira.