Goierriko bertso eskoletan izena emateko epea zabalik

GOIERRI //Goierriko Bertsozale Elkarteak hilaren 20ra arte du zabalik izena emateko epea. LH3-tik gorako haur eta gazteei zuzenduta badago ere, bertsolaritzarekiko interesa duen edozeinek du tokia. Izena emateko 667 508 594ra deitu edo whatsapp-a bidali, edo idatzi goierrikobertsozaleelkartea@gmail.com helbidera. Urriko lehen astean hasiko dira klaseak.